118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

346/1997 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Tuterako Haur eta Lehen Hezkuntzako "Anunciata" ikastetxe pribatuari 1997/98 ikasturtean Lehen Hezkuntzan (lehenengo eta seigarren mailetan) beste bi unitate irekitzeko aldi baterako baimena ematen diona, lehenengo mailako unitaterako baimena hurrengo ikasturteetan gainerako mailek ere izanen dutelarik, eta unitate horiek Nafarroako Gobernuaren itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahalko direla deklaratzen duena.

Ikusirik 1997/98 ikasturterako eskolatze prozesuan egiaztatu dela ikastetxeak eskolatzearen inguruan aldi baterako beharrak izanen dituela, eta behar horiek gainditzen dituztela ikastetxeak gaur egun baimenduak dituen unitateak, hots, Haur Hezkuntzako 2. zikloan 6 unitate eta 150 ikaspostu, eta Lehen Hezkuntzan 12 unitate eta 300 ikaspostu.

Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea Tuterako Haur eta Lehen Hezkuntzako "Anunciata" ikastetxe pribatuari, 1997/98 ikasturtean Lehen Hezkuntzan aldi baterako beste bi unitate ireki ditzan, lehenengo mailan bata eta seigarrenean bestea.

Lehenengo mailako unitateari 1997/98 ikasturterako emandako baimena, beti ere aldi baterako,

2. Aurreko puntuan baimendutako unitateak itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahal izatea bidezkoa dela deklaratzea, Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen legerian horren gainean ezartzen dituen baldintzen arabera.

3. Ebazpen honen aurka interesatuek helegite arrunta jarri ahalko dute Nafarroako Gobernuan, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalera eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9708174