118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

345/1997 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko Bigarren Hezkuntzako "Cardenal Larraona" ikastetxe pribatuari 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan beste unitate bat irekitzeko aldi baterako baimena ematen diona, baimen hori hurrengo ikasturteetan gainerako mailek ere izanen dutelarik, eta unitate hori Nafarroako Gobernuaren itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahalko dela deklaratzen duena.

Ikusirik José María Rodríguez Valencia jaunak ikastetxeko titularra ordezkatuz sustatu duen espedientea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan beste unitate bat ireki dadin eskatzeko eta horrekin batera Nafarroako Gobernuaren itunen araubideaz baliatu ahal izateko.

Kontuan harturik egiaztatu dela ikastetxeak eskolatzearen inguruan aldi baterako beharrak izanen dituela, eta behar horiek gainditzen dituztela ekainaren 7ko 219/1996 Foru Aginduaren ondorioz ikastetxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gaur egun baimenduak dituen unitateak, hots, 8 unitate eta 240 ikaspostu.

Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea Iruñeko Bigarren Hezkuntzako "Cardenal Larraona" ikastetxe pribatuari, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan aldi baterako unitate bat ireki dezan.

Baimen hori D.B.H.ko bigarren mailara luzatuko da 1998/99 ikasturtean, D.B.H.ko hirugarren mailara 1999/2000 ikasturtean eta D.B.H.ko laugarren mailara 2000/2001 ikasturtean. Unitate horretarako baimena 2000/2001 ikasturtearen bukaeran amaituko da.

2. Aurreko puntuan baimendutako unitatea itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahal izatea bidezkoa dela deklaratzea, Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen legerian horren gainean ezartzen dituen baldintzen arabera.

3. Ebazpen honen aurka interesatuek helegite arrunta jarri ahalko dute Nafarroako Gobernuan, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalera eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9708173