I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
344/1997 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Atarrabia eta Burlatako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako "La Presentación-Notre Dame" ikastetxe pribatuari 1997/98 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako 1. mailan beste unitate bat irekitzeko aldi baterako baimena ematen diona, unitate horretarako baimena hurrengo ikasturteetan gainerako mailek ere izanen dutelarik, eta unitate hori Nafarroako Gobernuaren itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahalko dela deklaratzen duena.
Ikusirik Juana María Gutiérrez del Castillo andreak ikastetxeko titularra ordezkatuz sustatu duen espedientea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan beste unitate bat aldi baterako ireki dadin eskatzeko eta horrekin batera Nafarroako Gobernuaren itunen araubideaz baliatu ahal izateko.
Egiaztaturik unitate horri esker erantzuna emanen litzaiekeela ikastetxeak eskolatzearen inguruan aldi baterako izanen dituen beharrei, behar horiek gainditzen baitituzte azaroaren 15eko 465/1995 Foru Aginduaren ondorioz ikastetxeak gaur egun baimenduak dituen unitateak.
Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. Baimena ematea Atarrabia eta Burlatako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako "La Presentación-Notre Dame" ikastetxe pribatuari, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan aldi baterako beste unitate bat ireki dezan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako unitateari 1997/98 ikasturterako emandako baimena, beti ere aldi baterako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara luzatuko da 1998/99 ikasturtean, hirugarren mailara 1999/2000 ikasturtean eta laugarren mailara 2000/2001 ikasturtean. Unitate horretarako baimena 2000/2001 ikasturtearen bukaeran amaituko da behin betikoz.
2. Aurreko puntuan baimendutako unitatea itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahal izatea bidezkoa dela deklaratzea, Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen legerian horren gainean ezartzen dituen baldintzen arabera.
3. Ebazpen honen aurka interesatuek helegite arrunta jarri ahalko dute Nafarroako Gobernuan, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
5. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalera eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9708172