I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
343/1997 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko Bigarren Hezkuntzako "Ursulinas" ikastetxe pribatuari 1997/98 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako 4. mailan beste unitate bat irekitzeko aldi baterako baimena ematen diona, eta unitate hori Nafarroako Gobernuaren itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahalko dela deklaratzen duena.
Ikusirik Amparo Oyarzábal y Urrutia andreak ikastetxeko titularra ordezkatuz sustatu duen espedientea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan beste unitate batzuk ireki daitezen eskatzeko eta horrekin batera Nafarroako Gobernuaren itunen araubideaz baliatu ahal izateko.
Kontuan harturik egiaztatu dela ikastetxeak hurrengo ikasturtean eskolatzearen inguruan aldi baterako beharrak izanen dituela, eta behar horiek gainditzen dituztela ekainaren 20ko 243/1996 Foru Aginduaren ondorioz ikastetxeak gaur egun baimenduak dituen unitateak, hots, 12 unitate eta 360 ikaspostu, gehi aldi baterako unitate bat laugarren mailan 1997/98 ikasturterako.
Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. Baimena ematea Iruñeko Bigarren Hezkuntzako "Ursulinas" ikastetxe pribatuari, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan aldi baterako bigarren unitate bat ireki dezan.
2. Aurreko puntuan baimendutako unitatea itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahal izatea bidezkoa dela deklaratzea, Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen legerian horren gainean ezartzen dituen baldintzen arabera.
3. Ebazpen honen aurka interesatuek helegite arrunta jarri ahalko dute Nafarroako Gobernuan, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
5. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalera eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9708171