I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
ADMINISTRAZIO BAIMENA, instalazio elektriko berria jartzeko Beran. 6140 G.T. - JAA/jlp espedientea.
Iberdrola, S.A.k administrazio baimena eskatu du honako hau jartzeko:
13,2 kV-ko aireko deribazioa, Bera-Altzate auzoa STR lineako 80 zk.ko euskarritik hasita, 753 metrokoa; metalezkoak LA-56; bukaera "Eltzaurdia" aire ageriko eta 50 kva.ko eraldaketa zentro berrian; 30/0-39-0,23 kv., Berako udalerriko Matxiteneko Bordaren inguruan.
1966ko urriaren 20ko 2617/1966 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen denetik hogeita hamar eguneko epean aurkeztu ahalko dira, idazki bikoiztuan, eskaera honi buruz bidezkotzat jotzen diren alegazioak Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, Erletokieta kaleko 2an, behean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabian.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: A9708198