118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 1997ko irailaren 5ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Foru Komunitateko Administrazioko zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren erosketa prozedura irekiaz eta lehiaketa bidez esleitzen duena.

Indarra duen legedian xedatutakoa betez, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak irailaren 5ean eman Ebazpenaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:

-Xedea: Foru Komunitateko Administrazioko zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoa erostea.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa prozedura irekiaren bidez.

-Esleipenaren prezioa: 25.299.876 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Computadores Navarra, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamazortzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A9708255