118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

4001/1997 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Lizarrako saihesbidea egitea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak jasotzeko egunak finkatzen dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak maiatzaren 27an eman 2537/1997 Foru Aginduaren bidez jendaurrean jarri zen "Lizarrako saihesbidea egitea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Haren behin betiko onespena abuztuaren 19ko 3125/1997 Foru Aginduaren bidez egin zen, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.

Irailaren 8an Nafarroako Gobernuak 242/1997 Foru Dekretua onetsi zuen, eta haren bidez delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluaren bitartez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Lizarrako saihesbidea egitea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, urriaren 16an eta 17an Iguzkitzako Herriko Etxera ager daitezen, urriaren 20an eta 21ean Aiegiko Herriko Etxera, urriaren 22an eta 23an Lizarrako Herriko Etxera, urriaren 24 eta 27an Villatuertako Herriko Etxera eta urriaren 28an Aberingo Herriko Etxera eta Deierriko Herriko Etxera (Aritzala) okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko okupaziokoak, egiteari ekiteko.

2. Aipatu egintzara ukituek berek, edo haien izenean jarduteko behar bezala baimenduak direnek agertu beharko dute, titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, etab.) daramatzatela. Halaber, bidezko iruditzen bazaie, adituak edo/eta notarioa eraman ditzakete beren kostura.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta aipatu Udalen iragarki oholean argitara emanen da eta ukitutako titularrei jakinaraziko zaie banakako zitazio zedularen bitartez. Ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluaren ondorioetarako ere ematen dela.

4. Foru Agindu hau Bide Zerbitzura igortzea, Desjabetzapen Atalera eta Iguzkitza, Aiegi, Lizarra, Villatuerta, Aberin, eta Deierriko Udaletara igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita hiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9708452