118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

4000/1997 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-2310 errepideko trazadura hobetzea: II tartea (Aranguren-Sarriguren)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 26an eman 1533/1997 Foru Aginduaren bidez jendaurrean jarri zen "NA-2310 errepideko trazadura hobetzea: II tartea (Aranguren-Sarriguren)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Haren behin betiko onespena uztailaren 18ko 3022/1997 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Irailaren 8an Nafarroako Gobernuak 242/1997 Foru Dekretua onetsi zuen, eta haren bidez delako proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zen, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluaren bitartez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "NA-2310 errepideko trazadura hobetzea: II tartea (Aranguren-Sarriguren)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, urriaren 14an Eguesibarko Herriko Etxera ager daitezen, eta urriaren 15ean Eguesibarko Herriko Etxera eta Arangurengo Herriko Etxera (Mutiloabeiti) okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko okupaziozkoak, egiteari ekiteko.

2. Aipatu egintzara ukituek berek, edo haien izenean jarduteko behar bezala baimenduak direnek agertu beharko dute, titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, etab.) daramatzatela. Halaber, bidezko iruditzen bazaie, perituak edo/eta notarioa eraman ditzakete beren kostura.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta aipatu Udalen iragarki oholean argitara emanen da eta ukitutako titularrei jakinaraziko zaie banakako zitazio zedularen bitartez. Ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluaren ondorioetarako ere ematen dela.

4. Foru Agindu hau Bide Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Eguesibar eta Arangurengo Udaletara igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita hiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9708451