I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langilegoa
329/1997 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa den Elena Choperena Legasa andrea Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko Harremanen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.
Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak,
AGINDU DU:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa den Elena Choperena Legasa andrea Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko Harremanen Bulegoko buru izendatzea, bitarteko gisa.
2. Foru Agindu honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita bian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.
Iragarkiaren kodea: A9708292