10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

960151 EBAZPENA, 1996ko abenduaren 17koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidenteak emana, Iruñeko Aralar kaleko 1.ean dagoen Suhiltzaileen Parkerako apalategiak eta bertze osagarri batzuk erosteko kontratua Echaniz-Eguiluz Estanterías, S.L.ri esleitzen diona, bortz milioi, zazpiehun eta hiruretan hogei bortz mila berrehun eta lauretan hogeita zortzi (5.765.288) pezetaren truke.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidenteak 1996ko abenduaren 17an emandako 960151 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: apalategiak eta bertze osagarri batzuk.

-Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa.

-Esleipenaren prezioa: 5.765.288 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Echaniz-Eguiluz Estanterías, S.L.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abenduaren hamazazpian.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidentea, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A9700226