10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Iturmendiko Mariaren Neskameak. Jarduera: seroren beraien ahaide zahar eta eriei ostatu emateko etxea (paratzea). Tokia: Komentua, plazan.

Iturmendin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abenduaren lauan. Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: A9700254