10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Espediente irekitzea Uztarrozen eta Badoztaingo Kontzejuaren herri ondasunak eta jabari publikokoak ikertzeko

Eguesibarko Udalak, 1996ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, behar den eskuordetzea eginik, erabakia hartu zuen espedientea irekitzen duena Uztarrozen eta Badoztaingo Kontzejuaren herri ondasunak eta jabari publikokoak ikertzeko.

Aditzera ematen da urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen ondasunei buruzko Erregelamenduaren 40. artikuluan xedatutakoa betez. Halaber, iragarki honekin hamabost laneguneko jendaurreko epea hasiko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Erabakiak eta espedienteak ukitutakoek idatziz alegatu ahalko dute Eguesibarko Udalean beren eskubideari dagokiola uste duten guztia, alegazioen funtsa diren agiriak erantsiz, eta hori hilabeteko epean, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko epea amaitu eta biharamunetik aitzina.

Eguesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hemezortzian. Alkatea, José María Senosiain.

Iragarkiaren kodea: A9700026