10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Hasierako onespena Gorraizko plan partzialeko U.4 unitatearen xehetasun azterlana, 56. lurzatiari dagokiona, aldatzeko

Eguesibarko Udalak, 1996ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, erabakia hartu zuen hasiera batez onesten duena Fermín Casares Corrales jaunarena den Gorraizko plan partzialeko U.4 unitateko 56. lurzatiaren xehetasun azterlanaren aldaketa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta egungo Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez. Edozein interesatuk espedientea aztertu ahalko du eta alegazioak egin hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Eguesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hemezortzian. Alkatea, José María Senosiain.

Iragarkiaren kodea: A9700025