10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U H A T Z U

Ehiza barrutia eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzearren jakinarazten da, hamabortz egunetan Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean honako iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, ehiza barruti publikoa sortzeko proiektuaren espedientea jendaurrean izanen dela Zuhatzuko udal bulegoetan, epe horretan ehiza barrutiaren mugapeko lurren jabeek beren jabetzak sortzear den ehiza barrutian integratuak izateari ezetza agerikoa eman ahal izan diezaioten.

Mugatu beharreko lurrak: Zuhatzu.

Zuhatzun, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren bian. Ehiza barrutiko titularra, Pedro Yaben, Zuhatzuko alkatea.

Iragarkiaren kodea: A9700123