10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R O T Z

1997ko karga tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, Urrozko Udalak, 96-10-29an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.-% 0,17ko karga tasa jartzea hirilurraren kontribuzioa ordainarazteko.

2.-% 0,15eko karga tasa jartzea landalurraren kontribuzioa ordainarazteko.

3.-% 2ko karga tasa jartzea instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergarako.

4.-1 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentaiak aplikatzea.

Erabaki horrek 1997ko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki horren aurka errekurtso hauetakoren bat jar daiteke:

Zuzenean, administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailean, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean.

Urrotzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9700122