10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Behin betiko onespena 1996ko aurrekontu bakarrari

1996ko azaroaren 20ko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Orkoiengo Udalaren 1996ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor bakarra hasiera batez onetsi izanaren iragarkia.

Jendaurreko epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iraganik, aurrekontu behin betikoz onetsitzat eman da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Legearen 202. artikuluan ezarritakoa betez, aditzera ematen da 1996ko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 59.050.688.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 30.622.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 10.747.343.

B) Kapital eragiketak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 69.560.228.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboetako aldaketa: 79.215 pezeta.

Gastuak, guztira: 170.059.474 pezeta.

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 24.510.000 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 7.352.875 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 20.439.021 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 53.301.338.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 1.070.000.

B) Kapital eragiketak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 33.250.000 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 47.687.863.

Dirusarrerak, guztira: 187.611.097 pezeta.

Orkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Casimirio Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A9700121