10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

960149 EBAZPENA, 1996ko abenduaren 17koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidenteak emana, salbamendu eta erreskaterako ibilgailu batendako material teknikoa erosteko kontratua Incipresari esleitzen diona, hogeita zazpi milioi, bederatziehun eta lauretan hogeita hamar mila (27.990.000) pezetaren truke.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidenteak 1996ko abenduaren 17an emandako 960149 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: salbamendu eta erreskaterako ibilgailu batendako material teknikoa.

-Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa.

-Esleipenaren prezioa: 27.990.000 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Incipresa.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abenduaren hamazazpian.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidentea, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A9700224