10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O B A R R E N

Enkantea aldez aurreko onarpenarekin

Enkantearen xedea: banaketa eta saneamendu sareak, zoladura eta hobi septikoa berritzeko obrak adjudikatzea.

Adjudikazio mota: enkantea aldez aurreko onarpenarekin.

Kontrata bidezko aurrekontua: 36.759.308 pezeta (BEZa barne).

Egiteko epea: bost hilabete.

Behin-behineko fidantza: aurrekontuaren % 2.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamargarren eguneko eguerdiko 12ak arte, Ollobarrengo Kontzejuaren erregistro orokorrean.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamargarren eguneko arratsaldeko seietan. Ekitaldi hori Kontzejuaren bilkura aretoan eginen da.

Proiektuaren, baldintza ekonomiko administratiboen pleguaren eta proposamen ereduaren kopiak eskuratzeko: Transcolor-en, Lizarrako Urederra plaza, 7, behea, 553457 telefonoa.

Ollobarrenen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hamahiruan. Kontzejuburua, María Carmen Martínez Asteasu.

Iragarkiaren kodea: A9700120