10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Plantila organikoa

Leringo Udalak 1996ko abenduaren 23an eginiko bilkuran plantila organikoa onestea erabaki zuen, funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrendarekin, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen Estatutua arautzen duen 13/1983 Foru Legearen V. kapituluan xedatutakoa betez.

Plantila organikoa

Idazkaria. A maila. Lehiaketa bidez betea. Lanpostuaren osagarria, ehuneko 20.

Administrari laguntzaile-gordailuzaina. D maila. Oposizio bidez betea. Lanpostuaren osagarria, C eta D mailen arteko aldea gehi ehuneko 3, hori guztia 9/1992 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarriari jarraikiz.

Zerbitzu anitzetako bi langile. Bata D mailakoa eta bestea E mailakoa, azkeneko hori hutsik dagoela. Oposizio-lehiaketa bidez beteak.

Farmazilari titularra. Funtzionario hori ez dago estatutuaren menpean.

Aldi baterako lan-kontrataduna, estatutuaren menpean ez dagoena.

Funtzionarioen eta lan-kontratudunen izenen zerrenda

Miguel Angel Escribano Magaña. Idazkaria. A mailakoa. Jardunean.

Angel Sánchez Gorricho. Laguntzaile-gordailuzaina. D maila. Jardunean.

Jesús Yanguas Lacabe. Zerbitzu berezietako menpeko langilea. D maila. Jardunean.

Jesús Orozco Gorricho. Farmazilari titularra. Jardunean.

Lucía Cruz Ibiricu. Lan-kontratuduna. Jardunean.

Lerinen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9610956