10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L C E S

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzak hasiera batez onestea

Falcesko Udalak 1996ko abenduaren 27an eginiko osoko bilkura arruntean erabaki zuen ondoko ordenantzak hasiera batez onestea:

-Ordenantza fiskal orokorra.

-Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Estolderia tasa eta hondakin uren arazketarena arautzen duen ordenantza fiskala.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza.

-Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoruan, hegaldura eta zorupeko probetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Jendaurreko epea ezartzen da, hogeita hamar egunekoa jarri ere, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatu eskubidedunek epe horren barrenean espedientea aztertu, idazkaritzan baitago, eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Falcesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Jesús María Ausejo Aguirre.

Iragarkiaren kodea: A9610955