10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L C E S

1997ko karga-tasak eta prezio publikoak

Falcesko Udalak 1996ko abenduaren 27an eginiko osoko bilkura arruntean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, ondokoa erabaki zuen:

1.-Hirilur kontribuzioaren ordainarazpenerako karga- tasa finkatzea, ehuneko 0,28 izanen baita.

2.-Landalur kontribuzioaren ordainarazpenerako karga- tasa finkatzea, ehuneko 0,71 izanen baita.

3.-E.I.O.Z.ren karga-tasa finkatzea, eraikuntzaren kostu errealaren ehuneko 3 izanen baita.

4.-2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaiak finkatzea, koadroko denbora-tarte guztientzat, biztanle eskubidedunen arabera (5.000 biztanle bitarte).

5.-Erabaki honek indarra hartuko du 1997ko urtarrilaren 1ean.

6.-Halaber, onetsi egin zen ondoko prezio publikoak ezartzea: Hilerri publikoan egindako hilobiratzeak; udal hiltegian abereak hiltzea eta partikularren kargurako obra eta instalazioak.

Erabaki honen kontra zuzenean paratzen ahal da administrazioarekiko helegitea Auzitegi Nagusian arlo bereko Sailean, bi hilabeteko epean paratu ere argitara ematen denetik, edo aurretik eta nahi bada, gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean paratu ere argitaratzen denetik.

Falcesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Jesús María Ausejo Aguirre.

Iragarkiaren kodea: A9610954