10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Obra lizentzien etena Lizarrako Alde Zaharreko BBBPBren eremuan

Lizarrako Udalak, 1996ko azaroaren 7an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"1. Lizentziak emateari uztea Lizarrako Alde Zaharreko eremuan, honako unitate hauetan, alegia: UPP 6-1, UPP 10- 2, UPP 5-8, UC 5-6, UC 5-7, UC 5-9, UC 5-10, UE 6-2, UC 6-3, UC 6-4, UC 6-5, UE 6-6, UC 3-13, UE 10-1, UE 11.

2. Obra lizentziarako eskaerek, suntsipen, ordezpen, erabilera, barne zein kanpoko berrikuntzarakoek eta BBBPBren eremuan eragina izan dezaketen guztiek aldaketa proiektua prestatzen duen lantaldearen txostena beharko dute, eta txosten hori aldekoa bada, antolamenduaren aldaketa lanetan eraginik ez duelako, egun indarra duen BBBPBk xedatzen duen arabera emanen dira.

3. Erabaki hori berriz aztertu ahalko da aurrerapena onetsi eta argitaratzen denean, eta edukiaren arabera beharrezkotzat jotzen diren zehaztapenak ezarriko dira."

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hamaseian. Alkatea, José Luis Castejón Garrués

Iragarkiaren kodea: A9700019