10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

960148 EBAZPENA, 1996ko abenduaren 17koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidenteak emana, landa ponpa astuna erosteko kontratua Iturri, S.A.ri esleitzen diona, hogeita bederatzi milioi, bederatziehun mila (29.900.000) pezetaren truke.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidenteak 1996ko abenduaren 17an emandako 960148 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: landa ponpa astuna.

-Esleitzeko prozedura: prozedura irekia.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa.

-Esleipenaren prezioa: 29.900.000 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Iturri, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abenduaren hamazazpian.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren presidentea, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A9700223