10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAI BATZORDEA. Edervital, S.L. enpresaren kontra Transportes Ochoa, S.A.k sustatutako 337. erreklamazio espedientearen ahozko auzialdirako zitazioa.

337. erreklamazio espedienteari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. atalek aurreikusitako jakinarazpena ezinezkoa izan denez gero, idazki honen bidez Lege horren 59.4 artikuluan xedatua beteko da. Rafael Mazo Sanagustín jaunak sustatu du espediente hori, Transportes Ochoa, S.A. ordezkatuz, Edervital, S.L. enpresaren aurka, 66.898 pezetan ebaluatutako garraio zerbitzuak ez ordaintzeagatik, erreklamazioan agertzen denez.

Aditzera ematen da eztabaidako ahozko auzialdia 1997ko otsailaren 13an, goizeko 10,00etan eginen dela, Garraio Zerbitzuaren aretoan, Yanguas y Miranda kaleko, 5-2. solairuan. Bere eskubidearen alde bidezkotzat hartzen dituen frogak daramatzala agertu beharko du.

Halaber, jakinarazten zaio, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 9.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, nahiz eta alderdi guztiek beren ordezkaritza eskuordetu ahal izan, Batzordeari idazki bat zuzenduz egin behar dela, eta idazki hori auzialdian azaldu.

Jakinarazpen honekin batean ohartarazten da erreklamatzailea auzialdi horretara ez agertzeak erreklamazioari uko egitea dakarrela, eta alderdi erreklamatua ez agertzeak, berriz, ez duela galaraziko auzialdia egitea, eta behar den arbitrai laudoa ematea.

Aditzera ematen dizut, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren hamarrean.-Garraioaren Arbitrai Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: A9700432