10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

474/1996 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Gizarte Ongizate Departamentuak sustatutako 1997ko Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programaren plazetarako deialdia egiten duena.

Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko Sektore Programen Zuzendaritzak gure Foru Komunitatean 1997rako Hirugarren Adinekoendako Programa bat egitearen beharraz egindako proposamenaren txostena ikusirik, eta kontuan hartuta programa hori 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetan modu egokian garatu dela.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/83 Foru Legeak eman dizkion eskurantzak erabiliz,

AGINDU DU:

1. Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programaren 1997ko plazetarako deialdia onestea, Foru Agindu honetako I. Eraskinean ageri diren oinarrien arabera.

2. Deialdi honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

O I N A R R I A K

1.-Deialdiaren helburua.

1.300 plaza daude Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programan parte hartzeko. Deialdiaren oinarri hauetako I. Eraskinean zehazten dira bainuetxeak eta txandak.

1996 urtearen aldean 250 plaza gehiago izanen dira. Plaza horietatik 100 balizko kasu berezietarako gordeko dira, alegia, eskatzailearen dirusarrerak honelako zerbitzuak eskuratzeko adinakoak ez diren kasuetarako.

Txandak 15 egunekoak izanen dira, "Baños de Serón" Bainuetxean izan ezik, han 10 egunekoak izanen baitira, eta pentsio osoko erregimena izanen dute.

Programa hau 1997ko martxoaren eta abenduaren artean burutuko da.

2.-Onuradunak.

Onuradunak izan ahalko dira honako baldintzak betetzen dituzten pertsonak:

a) 65 urte edo gehiago izatea, edo jubilazio nahiz erabateko elbarritasun pentsioduna, kasu orotan, edo 60 urtetik gorako pentsioduna izatea alarguntasuna nahiz beste pentsio batzuk direla eta.

b) Legezko egoitza Nafarroan izatea.

c) Bainuetxeetako ohiko elkarbizitza kaltetu dezakeen adimeneko arazo larririk ez izatea.

d) Eritasun kutsakorrik ez izatea.

e) Nor bere buruaz arduratzeko gauza izatea.

f) Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak behar izatea, horiek hartzeko mediku debekurik izan gabe.

g) II. Eraskinean azaldutako baremoaren arabera, eskatutako bainuetxe eta txandetako batean aukera izateko puntuazioa lortzea.

Halaber, plazen onuradun izan ahalko dira aurreko baldintzak betetzen dituztenen ezkontideak edo beraiekin harreman bertsua dutenak, baldin eta hori egiaztatzen badute. Beste onuradun hauek ere c, d, e eta f baldintzak bete beharko dituzte.

3.-Plazen prezioa eta ordaintzeko era.

3.1. Pertsona, plaza eta txanda bakoitzeko prezioa I. Eraskineko taulan bainuetxe bakoitzaren tokian adierazten den zenbatekoa izanen da. Prezio horien barnean honako zerbitzu hauek daude:

a) Logela eta pentsio osoko mantenua, beti ere biko logeletan.

b) Bainuetxeko tratamendua, honela osatua:

-Osasun azterketa bainuetxeko egonaldiaren hasieran.

-Bainuetxeko medikuak bakoitzari agindutako tratamendua.

-Egonaldian osasun jarraipena izatea, bai eta bukaeran txosten bat ematea ere.

c) Bainuetxeko joan-etorria autobusez.

d) Taldeko aseguru poliza.

3.2. Onuradunek beraiei dagozkien plazen prezioa era honetan ordainduko dute:

a) Bainuetxera joan aurretik eta plaza eman dela jakinarazten duen idazkian zehazten den epean prezioaren %40 ordainduko da, plaza gordetzeko.

b) Gainerako %60 bainuetxean sartzean.

4.-Eskabideak aurkezteko tokia, epea eta agiriak.

Eskabideak bertara azalduz edo posta bidez aurkeztuko dira, eredu ofizialaren arabera (III. Eraskina), Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren Erregistroan (González Tablas, z/g - 31003 Iruña), deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita 20 egun naturaleko epean.

Eskabidearekin batera aurkeztuko dira eskatzailearen Mediku Txostena edo Txostenak, behar den Osasun Etxeak eginak (IV. Eraskinean agertzen den ereduaren arabera) eta NANaren fotokopia. Berdin eginen da eskatzailearen ezkontideak edo berarekin harreman beretsua duen pertsonak joan nahi badu.

5.-Espedientearen izapidaketa.

5.1. Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko Sektore Programen Zuzendaritzak eskabideen balorazioa eginen du eta bidezko diren agiri osagarriak eskatu eta egiaztapenak egin ahalko ditu eskabide horiek ebazteko.

5.2. Eskabideak baloratzerakoan kontutan izanen da eskatzen diren tratamenduak hartzeko beharra (60 puntu arte) eta eskatzailearen egoera ekonomikoa (40 puntu arte), hori guztia II. Eraskineko Baremoari jarraikiz.

6.-Ebazpena.

6.1. Eskabideei buruzko Ebazpena Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta plazak ematen diren kasuetan onuradun bakoitzari zein txanda eta bainuetxe egokitu zaion adieraziko da.

6.2. Legezko epea bukatu eta ebazpenik eman ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

7.-Lortutako plaza ezereztea.

7.1. Deialdi honetan araututako plazak lortzeko datu edo agiri oker nahiz gezurrezkorik jarri edo aurkezten bada, lortutako plaza ezereztu eginen da, baldin eta txanda hasi ez bada, edo bestela, interesatuak plazaren prezio erreala ordaindu beharko du. Txandako egunak jadanik eginak baditu bainuetxean, indarra duen arauteria ezarriz bidezko diren egintzak burutu ahalko dira.

7.2. Onuradunen batek lortutako plazaren prezioa ordaintzen ez badu, hari uko egiten diola ulertuko da, 3.2. oinarrian azaldutakoari jarraituz, eta berak utzitako hutsunea betetzeko beste onuradun bat aukeratu ahalko da.

7.3. Onuradunen batek bere plaza uzten badu txanda hasteko 48 ordu edo gutxiago falta direla, agiri bidez frogatutako arrazoi larririk izan gabe, ez zaio itzuliko plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua.

I. ERASKINA

1997ko Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programa

ZENBAT

Arnedillo apirilaren 21etik maiatzaren 5era 15 egun 49.000 40

azaroaren 4tik azaroaren 18ra 15 egun 49.000 40

azaroaren 18tik abenduaren 2ra 15 egun 49.000 40

Zestoa maiatzaren 1etik maiatzaren 15era 15 egun 46.500 50

maiatzaren 16tik maiatzaren 30era 16 egun 46.500 50

Fitero martxoaren 7tik martxoaren 21era 15 egun 47.500 120

martxoaren 12tik martxoaren 26ra 15 egun 47.500 140

martxoaren 22tik apirilaren 5era 15 egun 47.500 120

azaroaren 2tik azaroaren 16ra 15 egun 47.500 120

azaroaren 13tik azaroaren 27ra 15 egun 47.500 140

azaroaren 14tik azaroaren 28ra 15 egun 47.500 140

azaroaren 17tik abenduaren 1era 16 egun 47.500 120

Seron uztailaren 21etik uztailaren 30era 10 egun 31.000 90

abuztuaren 22tik abuztuarn 31ra 10 egun 31.000 90

II. ERASKINA

Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programako 1997ko plaza eskaeraren espedienteak baloratzeko baremoa

Nafarroako Gobernuak antolatutako Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programako txandaren baterako plaza eskaeren espedienteak baloratzean honako egoera hauek hartuko dira kontuan:

-Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak hartzeko beharraren maila.

-Eskatzaileen egoera ekonomikoa.

1.-Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak hartzeko beharraren maila.

Programan parte hartu ahal izateko, nahitaezko baldintza da plazaren onuradunak bainuetxeko tratamenduaren beharra izatea.

Horregatik, bainuetxeko tratamenduaren beharra zein mailatakoa den baloratuko da, bai eta eskatzaileak programako tratamendu mota bat edo gehiago behar duen ere.

Espediente bati emandako puntuazioa finkatzeko, kontutan izanen da eskabidearekin batera aurkeztu behar den medikuaren txosten edo egiaztagiria. Egoera hau baloratzean 60 puntu eman ahalko dira gehienez ere, honako irizpide hauen arabera banaturik:

TRATAMENDU MOTA PUNTUAZIOA

1.-Bainuetxeko tratamendu bakar bat

behar izanez gero:

-Erreumatologia edo arnasketako arazoak 45 p. arte

-Gainerako arazoak 30 p. arte

2.-Tratam. bat baino gehiago behar izanez gero:

-Tratamendu nagusia:

Erreumatologia edo arnasketa 45 p. arte

Gainerako tratamenduak 30 p. arte

-Bigarren tratamendua:

Erreumatologia edo arnasketa, nagusitzat

jotzen ez direnak, eta gainerako tratamenduak 15 p. arte

Senar-emazteen edo harreman bertsua dutenen kasuan ezkontide bakoitzaren egoera bereizita baloratuko da, eta espedienteko azken puntuazioa kalkulatzeko, lortutako puntuazioetan haundiena baizik ez da kontutan hartuko.

2.-Egoera ekonomikoa:

Honako honetan eskatzailearen famili unitatearen hileko dirusarrerak baloratuko dira. Koefiziente zuzentzaile hauek ezarriko dira dirusarreren tarteak zehazteko:

-Kide bakarra: 1.

-Bi kide: 0'75.

-Hiru kide: 0'50.

-Lau kide: 0'25.

DIRUSARRERAK PUNTUAZIOA

60.000 arte 40

60.001 eta 70.000 artean 36

70.001 eta 80.000 artean 32

80.001 eta 90.000 artean 28

90.001 eta 100.000 artean 24

100.001 eta 110.000 artean 20

110.001 eta 120.000 artean 16

120.001 eta 130.000 artean 12

130.001 eta 140.000 artean 8

140.001 eta 150.000 artean 4

150.000 baino gehiago 0

3.-Oharrak:

Baremoan aipatutako egoera guztiak baloratu ondoren puntuazio berdineko espedienteak agertzen badira, eskatzailearen jaiotze egunaren arabera ordenatuko dira.

Bestalde, bi eskatzailek nahi badute beraien espedienteak elkartzea eta horrela plaza biei edo bati ere ez ematea, eskabidean horri dagokion atalean idatzi beharko dute eta bertan adierazten diren jarraibideak bete. Beraien espedienteak bakarka barematuko dira eta azken balorazioa beraien puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da.

III. ERASKINA

1997ko Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programan plazen eskabidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

1. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

2. Sexua 3. Egoera Zibila 4. Jaiotze eguna 5. N.A.N.aren ZK.

Eguna Hilabetea Urtea

6. Helbidea 7. Posta Kodea 8. Herria 9. Telefonoa

Kalea Zk. Solairua

EZKONTIDEAREN DATUAK

10. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

11. Jaiotze eguna 12. N.A.N.aren ZK.

Eguna Hilabetea Urtea

LARRIALDIAN DEITUKO LITZATEKEEN SENITARTEKO EDO PERTSONAREN DATUAK

13. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

14. Helbidea 15. Posta Kodea 16. Herria (Probintzia) 17. Telefonoa

Kalea Zk. Solairua

ESKATUTAKO BAINUETXE, TXANDA ETA PLAZAK

18. Plaza kopurua: Eskatzailea bakarrik d Ezkontidea bakarrik d Eskatzailea eta ezkontidea d

19. Bainuetxeak

20. Txandak

DATU EKONOMIKOAK FAMILI UNITATEKO ZENBAT KIDE BIZI DIREN ETXEAN:

Jatorria Pentsio mota Hileko zenbatekoa

Eskatzailearen pentsioa 21. 1. Pentsioa 22. 23.

24. 2. Pentsioa 25. 26.

Ezkontidearen pentsioa 27. 1. Pentsioa 28. 29.

30. 2. Pentsioa 31. 32.

Beste dirusarrera batzuk: 33. 34.

35. 36.

HILEKOA GUZTIRA 37.

Nork bere eskabidea beste pertsona batenarekin elkartu nahi duenean betetzekoa:

38. Pertsona horren deiturak eta izena: 39. N.A.N.aren ZK.

A I T O R P E N A

o Aurreko datuak egiazkoak dira eta horiek ezkutatu edo oker azalduz gero nere espedientea ezereztu egin daiteke.

o Nik eskatutako txanden artean ematen zaidana onartuko dut, baldin eta, behar bezala frogaturiko ezinbesteko arrazoiren batengatik, plazari

uko egin behar ez badiot.

o Plazaren ematea jakinarazten zaidan unean ordainduko dut plaza gorde ahal izateko ezarri den zenbatekoa, eta txanda hastean, berriz,

plaza bakoitzeko ezarrita dagoen zenbatekoaren gainerakoa. Plaza uzten badut, txanda hasteko 48 ordu edo gutxiago falta direnean, agiri bidez

frogatutako arrazoi larririk izan gabe, ez zait itzuliko plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua.

........................(e)n, 19.....eko............aren.........(e)an.

Eskatzailearen sinadura:

Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzeari buruzko 5/1992 Lege Organikoaren 5. artikulua betetzeko, jakitera ematen da: Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programan partehartzeko zure eskabidean agertzen diren datu pertsonalak Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren Hirugarren Adinekoentzako Atalaren fitxategi automatizatuan erregistratuta geldituko direla, Institutu honek aipatu Programa kudeatzeko ez beste ezertarako. Halaber, jakinarazten dizugu eskubidea duzula datu horietan sartu, aldatu eta deusezteko.

NAFARROAKO GIZARTE ONGIZATE INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILE JN.

IV. ERASKINA

MEDIKU TXOSTENA

1997ko Hirugarren Adinekoendako Bainuetxeen Programarako plazen eskabidearen eraskina

Txostena eman duen doktorea

Kolegiatu zenbakia ....................... lantokia non

Eskatzailea

X BATEZ ADIERAZI EGOKI DEN ERANTZUNA

1. Eguneroko zereginetan bera bakarrik moldatzeko gauza da BAI EZ

2. Gurpildun aulkia erabiltzen du BAI EZ

3. Elkarbizitza kaltetu dezaketen arazo psikiko larriak dauzka BAI EZ

4. Eritasun kutsakorra dauka BAI EZ

Baiezkoa bada, zehaztu

5. Gutxiegitasun organiko deskonpesatua dauka: A) Bihotz-hodietakoa, B) Gibelekoa, C) Giltzurrinetakoa,

D) Metaboliko-endokrinoa, o E) Burmuinekoa eta medularra A B C D E

6. Prozesu hauetakoren bat dauka: A) Kakexia edo egoera orokor oso higatua,

B) I.A.M. edo burmuin-hodietako arazoa, 3-6 hilabete baino gutxiagoko eboluzioa duena, C) T.B.C. berria

edo bergaizkitua, D) Prozesu Neoplastikoak, E) Zirkulazio Periferikoko Gutxiegitasun garrantzitsuak A B C D E

7. Orain infekzio biziren bat edo gaizkitze fasean dagoen prozesu bat dauka: A) Erreumatologikoa,

B) Arnasketakoa, C) Digestiokoa, D) Giltzurrinetakoa, E) Larruazalekoa A B C D E

Baiezkoa bada, zehaztu

Bere eritasun guztien diagnostiko orientatzailea

Argi eta garbi azaldu orain dituen tratamenduak

Adierazi bainuetxeko zein tratamendu edo tratamenduak diren egokiak:

A) Erreumatologikoa, B) Arnasketakoa, C) Digestiokoa eta/edo gibelekoa,

D) Giltzurrin eta gernu bideetakoa, E) Larruazalekoa, F) Nerbioetakoa A B C D E F

Aurreko atalean azaldutako bainuetxe tratamendu mota edo moten arabera adierazi:

A) Erreumatologikoa: Kaltetutako artikulazioen kopurua eta aldea Kop. Aldebakar. Bialdet.

Adierazi kaltetutako artikulazioak zein diren: A) Aldaka edo belauna, B) Bizkarrezurra, C) Sorbalda,

D) Eskumuturra edo eskuko hatzak E) Ukondoa, F) Orkatila edo behatzak A B C D E F

Azaldu ea badagoen: A) Ezintasun funtzionala, B) Mina, C) Itxuraldatzea, D) Gogortasuna A B C D

B) Arnasketakoa: Honako eritasuna dauka: A) Goiko arnasketa bideetakoa eta/edo

B) Beheko arnasketa bideetakoa A B

Azaldu ea badagoen: A) Kliniko deigarria, B) Garrantzi haundiko bronkio eta biriketako auskultazioa,

C) Aldaketa erradiologiko garrantzitsuak, D) Garrantzi haundiko aldake ta gasometrikoak A B C D

Azken urtean izandako bergaizkitzeak Kop.

C) Digestiokoa eta/edo gibelekoa; giltzurrinetakoa eta gernu bideetakoa; larruazalekoa eta nerbioetakoa:

Azken urtean izandako bergaizkitze prozesuen kopurua: Kop.

Zehaztu

AURREKIN PERTSONALAK ETA GARRANTZIA DUTEN OHARRAK:

.................(e)n, 199.......eko ...........aren .........(e)an.

Sinadura:

Iragarkiaren kodea: a9700150