10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

531/1996 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Iruñeko "Padre Moret" bigarren hezkuntzako institutuaren izendapen bereziaren aldaketa baimentzen duena.

Iruñeko "Padre Moret" bigarren hezkuntzako institutuko Eskola Kontseiluak hartutako erabakia ikusirik, zeinean Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aurrerantzean ikastetxe horrek izango duen izendapen bereziaren aldaketa onestea proposatzen duen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Arautegi Organikoa onetsi zuen urriaren 10eko 186/1994 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedatutakoaren arabera,

Irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege-Dekretuan xedatutakoarekin bat, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,

ERABAKI DUT:

1. Iruñeko "Padre Moret" bigarren hezkuntzako institutuaren izendapen berezia aldatzea, zeina hemendik aurrera "Padre Moret-Irubide" bigarren hezkuntzako institutua izendatuko den.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

3. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuari, Ikastetxe Atalari, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalari eta Eskolatze eta Estatistikaren Bulegoari, bidezko ondorioak izan ditzan, eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren Ikastetxeen Erregistro Bereziaren aurrean ondorengo tramiteak egin ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9700148