10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

340/1997 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irunberriko Arau Subsidiarioak, Las Cruces karrikako 39. eta 43. zenbakietan, aldatzeko espedientea, Agurtzane Jiménez andreak eta Juan Machin jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Irunberriko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea, aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Irunberriko Arau Subsidiarioak, Las Cruces karrikako 39. eta 43. zenbakietan aldatzeko espedientea, Agurtzane Jiménez andreak eta Juan Machin jaunak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Irunberriko Udalari, Agurtzane Jiménez andreari eta Juan Machin jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9700219