10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

339/1997 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Zangozako Arau Subsidiarioak, Au A2-1-2. azpiunitateari dagokionez, aldatzeko espedientea, Karitateko Alabak Kongregazioak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Zangozako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea, aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Zangozako Arau Subsidiarioak, Au A2-1-2 azpiunitateari dagokionez, aldatzeko espedientea, Karitateko Alabak Kongregazioak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Zangozako Udalari eta Karitateko Alabak Kongregazioari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9700218