10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

562/1996 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren jantokia eta taberna-kafetegia izanen diren eraikinak egiteko oinarrizko proiektua, agindu teknikoen plegua eta obra horiek kontratatzeko administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren jantokia eta taberna-kafetegia izanen diren eraikinak egiteko obrak kontratatzeko.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren jantokia eta taberna-kafetegia izanen diren eraikinak egiteko proiektua garatu eta obrak burutzea.

Aurrekontua: 270.000.000 pezeta, BEZa barne.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta seigarren laneguneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausulen plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 9:00etatik 14:00ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamaikan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9700146