II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Hiriko garbiketa publikoaren zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa publikorako deialdia
Udalak 1996.eko uztailaren 26ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lehiaketarako deia egin da hiriko garbiketa publikoaren zerbitzuak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:
Lehiaketaren xedea: Iruñeko Udalaren mugapeko hiriko garbiketa publikoaren zerbitzuak kontratatzea.
Esleipen modua: lehiaketa publikoa.
Kontrataren aurrekontua: 635.050.000 pezeta.
Lehiaketan parte hartzeko fidantza: pezetak 12.701.000.
Lehiaketan parte hartzeko eskatzen den enpresa sailkapena: III. taldea; 6. azpitaldea; D kategoria.
Kontzesioaren epea: 7 urte.
Deia egiten duen alorra: Obra eta Azpiegituren Alorra.
Eskaintzak aurkeztea: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira 60 (hirurogei) egun naturaleko epearen barnean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken laneguneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.
Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
Norberari dagozkion agiriak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bigarren laneguneko eguerdiko hamabietan.
Agiri ekonomikoak irekitzea: norberari dagozkionak ireki eta hamabigarren laneguneko eguerdiko hamabietan, jendaurreko ekitaldian.
Baldintzen plegua lehiatzaileen eskura dago, azter dezaten, Mantenimendu Departamentuan, Herriko Etxeko 4. solairua.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hogeita hamarrean. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9606423