I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
113/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Caja de Ahorros de Galiciari Nafarroako Ogasun Publikoak egiten duen dirubilketaren kudeaketan entitate laguntzaile gisa aritzeko baimena ematen diona.
Caja de Ahorros de Galiciak (Caixa Galicia), I.F.Z. G/15/028947, 1996.eko maiatzaren 13ko idazkiaren bidez, Nafarroako Ogasun Publikoak egiten duen dirubilketaren kudeaketan entitate laguntzaile gisa aritzeko baimena eskatu zuen eta, horrekin batera, dirubilketarako behar den kontu murriztua eta kontu korronte orokorra irekitzekoa. Informazioa euskarri magnetikoan aurkeztea edo telematika bidez igortzea onartu zuen eta indarra duen arautegia betetzeko hitza eman ere bai.
Geroago, 1996.eko ekainaren 3ko idazkiaren bitartez, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak eskatutako informazio osagarria ere aurkeztu zuen.
Entitate eskatzaileak bete dituenez Nafarroako Ogasun Publikoak egiten duen dirubilketaren kudeaketan laguntzaile zerbitzua ematen duten gordailu entitateekiko harramenak arautzeko martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak, eta Ekonomi eta Ogasun kontseilariari dagokionez Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzaile gisa aritzeko baimena emateko ahalmena, bai eta eskaturiko kontuak irekitzea baimentzekoa ere, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean eta aipatu Foru Dekretuan aurrikusitakoaren arabera,
AGINDU DUT:
1. Caja de Ahorros de Galiciari (I.F.Z. G/15/028947) baimena ematea Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzaile gisa aritzeko.
2. Caja de Ahorros de Galiciari baimena ematea honako izeneko kontuak irekitzeko:
a) I.F.Z.: S3100000C
-1. izena: Nafarroako Gobernua.
-2. izena: Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Atala.
-3. izena: Dirubilketan laguntzaile gisa aritzeko kontu murriztua.
b) I.F.Z.: S3100000C
-1. izena: Nafarroako Gobernua.
-2. izena: Diruzaintza Atala.
-3. izena: Kontu korronte orokorra.
Kontu horiek ireki eta erabiltzeko, aipatu gordailu entitateak aldez aurretik Ekonomi eta Ogasun Departamentuarekin indarra duen hitzarmena sinatu beharko du, horrek arautzen baitu fondo likidoak gordetzeko kontu korronteen erabilpena.
3. Nafarroako Ogasun Publikoak egiten duen dirubilketaren kudeaketan laguntzaile gisa aritzeko baimena jaso duen entitateak hitz ematen du indarra duen arautegia betetzeko, bereziki, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean eta martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuan ezarritakoa eta horiek garatzen dituzten arauak.
4. Foru Agindu hau jakinaraztea Caja de Ahorros de Galiciari eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Atalari, Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Atalari, Kontuhartzailetza Atalari eta Kontabilitate Atalari.
5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamaikan.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Juan Cruz Alli Aranguren.
Iragarkiaren kodea: A9606520