I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako intsektu-hazkuntza artifizialerako diseinaturiko sistema bat lehiaketa publikoaren bidez erosteko dei egiten duena.
-Behin-behineko fidantza: 348.000 pezeta
-Espedientearen jendaurreratzea: administrazio baldintzen eta baldintza teknikoen plegua Administrazio eta Kudeaketa eraikineko harreran (Arrosadiako Campusa, 31006, Iruña) egonen da interesatuen eskura, proposamenak aurkezteko epearen barruan.
-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Unibertsitateko Erregistro Orokorrean (Administrazio eta Kudeaketa eraikina), astelehenetik ostiralera, goizeko zortzi eta erdietatik eguerdiko ordu bi eta erdiak arte. Proposamenak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hasiko da eta 26 egun naturalen buruan amaituko.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintzen eta baldintza teknikoen pleguaren 2.2. puntuan adierazten direnak.
-Agirien azterketa: Kontratazio Mahaiak aurkezten diren agiriak kalifikatuko ditu, baldintzen pleguaren 2.5. puntuan ezarritakoari lotuz, eta iragarki oholean argitaratuko du emaitza, lizitatzaileek, hiru laneguneko epean, agirietan antzeman diren akatsak, halakorik bada, jakin eta zuzen ditzaten.
Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna eta tokia: Kontratazio Mahaiak irekiko ditu, aurkezteko epea amaitu eta bosgarren lanegunean, jendaurreko ekitaldian, hamabietan, Unibertsitateko Errektoretzan. Larunbata izanez gero hurrengo astelehenera arte utziko da.
Iragarkiak ordaintzeko modua: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren batean.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A9606012