I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
375/1996 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Ekonomi zuzendari nagusiak emana, Beriaingo industrialdeko "Morea Iparra" 1. azpisektoreko 6. lurzatia besterentzeko laugarren eta azken enkante deialdiaren iragarkia argitaratzeko agindua ematen duena.
-Xedea: Beriaingo industrialdeko "Morea Iparra" 1. azpisektoreko 6. lurzatia, Nafarroako Gobernuarena, besterentzea. Hori besterentzeko erabakia 1995eko ekainaren 26an hartu zuen Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak ekainaren 9an emaniko 584/1995 Foru Aginduaren bidez besterengarria zela deklaratu ondotik.
-Besterentzeko mota: enkantea.
-Hasierako prezioa: 66.506.760 pezeta, zergak kenduta.
-Fidantza: 3.325.338 pezeta, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Atalean pausatu beharrekoak.
-Enkantea egiteko eguna, ordua eta lekua: 1996ko irailaren 13an, goizeko 10:00etan, Ondare Zerbitzuaren egoitzan (Arrieta kalea 8, 6. solairua, Iruña).
-Besterentzeko ondasunen kokapena: Galar Zendean (Nafarroa), Beriaingo jurisdikzioan.
-Enkantearen prozedura: baldintza pleguan ezarritakoa.
-Dokumentazioa: agiriak, baldintzak eta planoak Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuan daude eta horretan interesa duten guztiei kopiak emanen zaizkie doan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abuztuaren hemezortzian.-Ekonomi Zuzendari Nagusia, Iosu Ardaiz Loyola.
Iragarkiaren kodea: A9606559