97. ALDIZKARIA - 1996ko abuztuaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T Z I N

Antzingo Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala

Antzingo Udalak 1996-06-21eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen U.E. 2.8.aren aldaketa, Antzingo Udalak sustatua.

Antzingo Udalak 1996-06-28ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 27. lurzatiko aldaketa, José Hita Lanz jaunak sustatua.

Aditzera ematen da interesa duten guztiek hilabeteko epearen barnean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bi espediente horiek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Antzinen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hiruan. Alkatea, Luis Javier San Félix Cambra.

Iragarkiaren kodea: A9605932