97. ALDIZKARIA - 1996ko abuztuaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Kultur kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

1996.eko ekainaren 26ko deialdiaren oinarrien argitalpenean akatsik badela ikusita, hona hemen testu horretan egin beharreko zuzenketak:

a) 2.2 puntuak honela dio "Kulturaren Informazio Batzordearekin lankidetzan aritzea", eta honela behar du "Kultur, Euskara eta Gazteriaren Informazio Batzordearekin lankidetzan aritzea".

b) 2.7, 2.8 eta 2.9 puntuak idatzi gabe gelditu ziren, eta honela behar dute:

"2.7. Herriko kultur taldeekin harremanetan egon eta haien iharduerak koordinatzea".

"2.8. Gure Etxea eraikineko udal egoitzen erabilera antolatu eta kontrolatzea".

"2.9. Udalaren Informazio Aldizkariaren argitalpena koordinatzea".

c) 3.1 puntuaren d) lerroaldeak hauxe dio "Guttienez, goi mailako Batxilergo tituluaren jabe izatea", eta honela behar du "Guttienez, goi mailako Batxilergo titulua edo II. Lanbide Heziketakoa izatea".

d) 6.1 puntua honela gelditu da idatzia:

"6.1. Epaimahaia honakoek osatuko dute:

Mahaiburua: Altsasuko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikideak: Altsasuko Udaleko udal talde bakoitzak izendatzen duen ordezkaria.

Ordezkoa: Altsasuko Udaleko udal talde bakoitzak izendatzen duen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: Udalbatzakoa, botorik gabe.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena".

Alkatea, José Angel Aguirrebengoa.

Iragarkiaren kodea: A9605929