II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U R T Z U N
U-3 Unitatearen Xehetasun Azterlanaren proiektuaren hasierako onespena
Udal honek, 1996ko uztailaren 12ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Irurtzungo Planeamenduko Arau Subsidiarioetako U-3 unitatearen Xehetasun Azterlana.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4kko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluak agintzen duenarekin bat, espedientea jendaurrera ateratzen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabost egunetan, jendeak aztertu eta bidezko diren alegazioak aurkez ditzan.
Irurtzunen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, José Antonio Arregui Sarasa.
Iragarkiaren kodea: A9606070