I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
153/1996 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Osasun kontseilariak emana, Eri Psikikoak Errehabilitatu eta Gizarteratzerako Adituen Batzordea sortzen duena.
Osasun kontseilariak 1990eko urtarrilaren 12an eman zuen Foru Aginduaren bidez Osasun arazoetarako Aholkularitza Zientifiko-teknikoa antolatu zen Nafarroan. Foru Aginduan ezarritako bi bideetako bat Adituen Batzordeak sortzea zen, gai eta denbora tarte jakinetan aholkua emateko helburua baitute.
Eri Psikikoak Errehabilitatu eta Gizarteratzerako Adituen Batzordeak bere gain hartuko dituen eginkizun nagusiak hauek izanen dira: Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari ahokua ematea Errehabilitatu eta Gizarteratzeko programetan, programen prestaketa gainbegiratzea, eta lan horren gailur gisa, programa Nafarroan onartzeko eta martxan jartzeko laguntza ematea.
Eragin-esparrua zabala denez gero, komenigarria da Adituen Batzordea arlo bat baino gehiagoko teknikariek osatua egotea.
Hori horrela, osasun arloko aholkularitza zientifiko teknikoa egituratzeko Osasun kontseilariak mila bederatziehun eta laurogeita hamarreko urtarrilaren hamabian emandako Foru Aginduaren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat,
AGINDU DUT:
1.-Eri Psikikoak Errehabilitatu eta Gizarteratzerako Adituen Batzordea sortzea.
2.-Honako hauek Eri Psikikoak Errehabilitatu eta Gizarteratzerako Adituen Batzordekide izendatzea:
José Antonio Intxauspe Aróstegui jauna.
Juan Ignacio Arrarás Urdániz jauna.
Beatriz Zubizarreta Marturet andrea.
María Victoria Astráin Azparren andrea.
José Ramón Varo Prieto jauna.
Vicente Madoz Jáuregui jauna.
Sagrario Urdiáin Freire andrea.
María Soledad Arguiñano Sánchez andrea.
Juan Ignacio Sanz Arroyo jauna.
María Jesús Alvarez Urricelqui andrea.
Sebastián García Nicolás jauna.
Domingo José Villanueva Aragüés jauna.
Idoia Gaminde Inda andrea.
3.-Batzordeak bere kideen artetik idazkari bat izendatuko du.
4.-Eri Psikikoak Errehabilitatu eta Gizarteratzerako Adituen Batzordekideei izendatuak izan direla jakinaraztea.
5.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hemezortzian.-Osasun kontseilaria Fernando María Puras Gil.
Iragarkiaren kodea: A9606105