86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendeako Udalerako etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantza onetsi zuen hasiera batean 1996.eko ekainaren 6an egin bilkuran.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hilabatez, osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, interesatu guztiek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

OLTZA ZENDEAKO UDALAK HERRITARREI ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1.-Aitzinsolasa.

1.1. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren funtsa.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua laguntza helburu duen prestazioa da, Orkoiengo Gizarte Zerbitzuen eskualde oinarrizkoa eratzen duten udalerrien menpekoa. Beren buruaz baliatzeko gaitasunean eskasiak dituzten famili unitateak hartzen ditu, beti ere haien ondorioz pertsonaren edo familiakidearen osasunari, duintasunari edo ongi-izateari kalte egiten ahal dioten egoerak sortzen badira.

E.L.Z.k, gure gaurko gizarte inguruneko gizarte zerbitzu guztiek bezala, eginkizunen aldetik beren buruaz baliatzeko eskasiak dituzten familiei baizik ez die laguntza eman behar, non eta egoera horri beren baliabide ekonomikoen bidez aurre egiteko ahalmenik ez duten.

Gizarte zerbitzuen bilakaerak etorkizunean zerbitzu horien bertzelako eredu bat, ez hain baldintzatua, ezar baleza ere, gizarte zerbitzuen funtzionamendu orokorrak oinarri hau du gaur egun: behartsuenen aldeko diskriminazio positiboa eta gizartean sortzen den aberastasunaren birbanaketa. Beraz, horrek eta oraingo errealitateak aipatu den mugapena ezarri beharra dakarte baliabide hauez baliatzerakoan.

Pertsonak nahiz familiak eginkizunen aldetik eguneroko bizian moldatzeko dituen eskasiei buru ematea da E.L.Z.aren iharduteko oinarria eta beti ere elkartasunerako famili edo gizarte egiturarik ez izan edo egitura aski ez den kasuetan. Ez du nahi, inola ere, gizarte dinamika horien ordezko bilakatu, bertzalde ere hagitz positiboak baitira.

1.2. Arau honen funtsa.

Hona ordenantza honen xedea: Oltza Zendean, E.L.Z.aren laguntza zein pertsonak edo familiak biltzen ahalko duten ahalik eta hobekien definitzea, baita ere, behar izanez gero, zer baldintzatan edo zenbat ordainduta.

2.-Nor erabiltzaile.

Oltza Zendeako Udalaren menpeko E.L.Z.aren erabiltzaile izateko bertako herritarra eta bizilaguna izan behar da urteko denbora gehiena (9 hilabete guttienez) bertan eginez eta Udalaren biztanle erroldan guttienez ere bi urteko antzinatasunez izena emanda egotea ere bai.

3.-Bere buruaz baliatzeko baldintza gorputz, adimen

nahiz gizarte aldetik.

3.1. E.L.Z.ak pertsonak edo familiak lagunduko ditu, baldin eta, gorputz, adimen nahiz gizarte aldetik, beren buruaz baliatzeko gaitasuna eskastu bada, hainbertzeraino, non egoera horrek bizi kalitateari eta pertsonen duintasunari kalte egiten baitio.

3.2. Litekeen kalte hori eskualdeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko langileek baloratu behar dute. Horiek, famili unitateak bere osoan (hau da, etxe berean elkarrekin bizi direnak, ahaidetasun maila berezi gabe) bere buruaz baliatzeko gaitasunaren norainokoa ebaluatuko du, baita herrian berean bizi diren hurbileko ahaideek familia horri ematen ahal dioten laguntza ere.

3.4. Hurbileko ahaide erranen zaie lehen gradukoei, legezko lotura zuzenean (gurasoak eta seme-alabak) eta bigarren gradukoei ere legezko alboko loturan (anai-arrebak). Hurbileko ahaidetasun horretan kidetasunagatiko ahaidetasunak ere sartuko dira, beti ere banantzeko edo dibortziatzeko prozedurarik ez bada tarteko (seme-alabaren eta anai-arrebaren senarra eta emaztea).

3.4. Ordenantza honetan, beraz, uztardura ezartzen da laguntza behar duen pertsona edo familiakidearen eta harexekin edo herrian berean bizi diren ahaideen artean, eta hori bi oinarritan funtsatuta: alde batetik bigarren horiek lehenbizikoei laguntza emateko legez duten egitekoa, eta bertzetik, giza nahiz gizarte elkartasunaren irizpide etikoa ezarri beharra.

3.5. Kasu guztietan, eskura diren test eta baliabideen bidez ebaluatuko da izan litezkeen erabiltzaileak nahiz haien ahaideak beren buruaz baliatzeko gaitasuna. Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaz landa, eskualdeko osasun zerbitzuek ere parte hartuko dute ebaluazioan.

4.-Diru aldetik nork bere buruaz baliatzeko baldintza.

4.1. Nork bere eskasiari aurre egiterakoan diru aldetik izan litzakeen premiak asetzekotan, nork bere buruaz baliatzeko gaitasuna honen araberakoa izanen da:

4.1.1. Soldataak, pentsioak, errenta, nekazaritzako etekinak edo gisa bereko edozeinetatik heldu diren dirusarrerak, pertsona edo familiakide erabiltzaleari eta haiexekin edo herrian berean bizi diren ahaide zuzenei dirusarrerak ekartzen badizkie.

4.1.2. Familiaren ondare ondasunen balorazioa: ondasun higiezinak (eraikinak) edo landa ondarea (landak, etab.).

Ondare ondasun horiek adierazten duten aberastasuna zenbatzeko baremo hau aplikatuko da: ondasun horien katastroko balorazioak hartuz erreferentziatako eta beti ere 2.000.000 pezetatik aitzina, baloratutako ondarean 500.000 pezetako tarte bakoitzetik eginen da familiaren dirusarreretan, egiazki 100.000 pezeta sartu balira bezala jabego horrengatik.

Kontaketa horretan ez da sartuko familiaren egoitzari egozten zaion balorea.

4.2. E.L.Z. ematea eskatzen duen pertsona edo familia diru aldetik bere buruaz baliatzeko baldintza baloratzeko, etxe berean bizi diren familiakideak hartuko dira kontutan, baita lehen gradukoak ere (aita-amak, seme-alabak) nahiz eta herrian ez bizi.

4.3. Beren gaitasun ekonomikoen balorazioa egiten zaien pertsonak edozein testamentutan beren alde dauden xedapenak aitortzera beharturik daude, baita azken 20 urteetan egin ondare eskualdaketak ere.

5.-Erabiltzaileen diru ekarpenen arauketa.

5.1. Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (L.G.S.) % 60 baino dirusarrera handiagoak dituzten erabiltzaile, norbanako edo familiakide guztiei tarifa taula bat aplikatuko zaie, zerbitzua ordaintzeko haien diru ekarpena finkatzeko (aplikazioa per capita eginen da).

5.2. Tarifak kalkulatzeko, famili unitatearen urteko dirusarrerak kontutan hartuko dira (etxe berean elkarrekin bizi direnenak).

5.3. Dirusarrerak 4.1.1. eta 4.1.2. ataletan aipatzen diren horiexek dira.

5.4. Eskabidea egin aitzineko urteko dirusarrerak, kontzeptu guztiengatik, zati hamalau hileko egin behar da. Emaitza zati famili unitateko kide kopurua egin behar da eta ateratzen den zenbatekoa, berriz, bider 1 eta famili unitatean dirusarreraren bat duten kide kopuru adina hamarren.

5.5. Tasen aplikazioa lanbide arteko gutxieneko soldatan oinarrituko da.

Horren ariora ondoko baremoa ezarri da:

Kontzeptu sinbolikoa duten tasak

L.G.S.aren % 60 baino guttiagoko dirusarrerak: salbuetsiak.

L.G.S.aren % 60tik % 75era: 500 pezeta.

L.G.S.aren % 75etik % 90era: 1.000 pezeta.

L.G.S.aren % 90etik % 105era: 1.500 pezeta.

L.G.S.aren % 105etik % 120era: 2.000 pezeta.

Tasak laguntzako denboraren eta familiaren dirusarreren ariora

L.G.S.aren % 120tik % 135era: 2.000 pezeta + egiazko kostuaren % 10.

L.G.S.aren % 135etik % 150era: 2.000 pezeta + egiazko kostuaren % 25.

L.G.S.aren % 150etik % 165era: 2.000 pezeta + egiazko kostuaren % 50.

6.-Tasen sortzazpena.

6.1. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren laguntzak hartzen diren unean gertatuko da tasen sortzapena.

6.2. Tasen ordainketa zerbitzuaren sortzapena gertatu ondoko hilaren lehen bortz egunetan eginen da hilero, aldez aurretik likidazioa eginda.

6.3. Bajak Gizarte Zerbitzuko departamentuari jakinarazi beharko zaizkio, eta hil bakoitzeko 15 eta 30. egunetik aitzina sortuko dituzte ondorio ekonomikoak, baja noiz egin den: 15a baino lehenago edo horren ondotik.

7.-Salbuespenak.

7.1. L.G.S.aren % 60 baino guttiagoko dirusarrerak dituzten erabiltzaile guztiak salbuetsita daude.

Tasaren zenbatekoa ez da inoiz prestazioaren egiazko kostua baino gehiago izanen.

7.2. Errenta L.G.S.aren % 120 baino gehiago baldin bada, sujetu pasiboak zenbat laguntza ordu hartu, horren kostuari dagokion portzentaia gehituko zaio tasaren zenbatekoari. Orduen kostua, etxez etxeko laguntzako langileen soldatetatik aterako da.

8.-Bertze ahaideen gaitasun ekonomikoaren balorazioa.

8.1. Erabiltzailearekin bizi ez diren ahaideek (aita-amak, seme-alabak) diru aldetik beren buruaz baliatzeko duten gaitasunaren balorazioak baldintzatuko du eta are baztertu ere familia horrek Udalaren E.L.Z. erabiltzeko aukera. Balorazio hori udal langile teknikoen eta Udalaren beraren esku geldituko da.

Izapidaketa:

8.2. Zerbitzu hau eskualdeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren bidez eskuratuko da, eta hark, kasua aztertu ondotik, eskabidea eta txostena aurkeztuko dizkio Udalari.

8.3. Eskabidea egiten duen erabiltzaileak galdatu adina frogagiri ekarri beharko du eta bereziki:

-N.A.N.

-Famili liburua.

-Elkarbizitza, egoiliartasun eta katastroko egiaztagiria.

-Ondasunen zinpeko aitorpena.

-Zinpeko aitorpena, edozein testamendutan aldeko xedapenik dagoen ala ez, baita ondasun eskualdekatarik den ala ez.

-Errenta aitorpena.

-Galdatzen diren gainerakoak.

Iragarkiaren kodea: A9605179