86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAITZU-ESPARTZA

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeari jarraikiz, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabortz egunez Zaraitzu-Espartzako eta Ibiltzietako udal bulegoetan ikusgai egonen dela ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartuko diren lurren jabeek beren ondasunak handitu nahi den barrutian sartzeari espreski uko egin ahal izan diezaioten epe horren barrenean.

Barrutian sartu beharreko dermioak: Zaraitzu-Espartza eta Ibiltzieta.

Zaraitzu-Espartzan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian. Alkatea, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: A9605317