II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U Ñ U E L
Higiezin baten desafektazioa
Buñuelgo Udalak zahar etxerako erabiltzen den eraikineko ostatua eta hari datxezkion bulegoak desafektatzea erabaki zuen 1996.eko ekainaren 4an egin osoko bilkuran. General Franco karrikako 1 zenbakian dago eraikin hori eta "La Tertulia" izeneko jubilatu elkarteak erabiltzen du. Hemendik aitzina haren kalifikazioa ondareko ondasuna izanen da eta xedea aipatu elkarteari gero batean lagatzea da.
Halaber, erabaki da erabaki hau jendaurrean paratzea hilabetez, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Espedientea idazkaritzan azter daiteke.
Buñuelen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9605313