86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

1996.eko aurrekontuaren hasierako onespena

Araizko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamabostean egindako bilkura arruntean, hasiera batez onestea erabaki zuen 1996.eko ekitaldiko aurrekontua.

Aipatu aurrekontua jendaurrean jarriko da hamabost lanegunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Araitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian. Alkate udalburua, Francisco González Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: A9605484