II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Lau motozikleta enkantean
1996.eko ekainaren 12an Alkatetzak hartu zuen ebazpenaren bidez lau motozikleta enkante bidez saltzeko erabakia onetsi zen, ekitaldi berean onetsitako baldintzen pleguei jarraikiz. Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Ondare, Erosketa eta kontratazio bulegoetan, Ekonomia eta Ogasun Azpialorra, Herriko Etxeko 3. solairua.
Lehiaketan parte hartzeko erosi nahi den motozikleta bakoitzeko udal diruzaintzan 10.000 pezetako fidantza eratu beharko da, eskudirutan, administrazio publikoen zorraren tituluetan edo abal moduan.
Proposamenak Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, jendea hartzeko orduetan eta 15 laneguneko epearen barnean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eskaintzak gutunazal itxian aurkeztuko dira eta kanpoko aldean hauxe idatzi beharko da: "lau motozikleta saltzeko enkantean parte hartzeko proposamena".
Proposamen ekonomikoa daramaten gutunazalak Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta seigarren laneguneko hamaiketan, horretarako eratuko den Kontratazio Mahaiaren aurrean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian. Ekonomi Ihardueretarako Alorreko zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9605483