86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Salaketaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpen proposamenaren jakinarazpen publikoa egiten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Agintaritzak prestatu ditu, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

15 laneguneko epean, salatutakoek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar laneguneko epean isuna ordaintzen ahal da, % 20 merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Jabea: José Luis Erasun Ariztegui.

Matrikula: NA-3271-AJ.

Arau-haustearen tokia: Santiago karrika, 34.

Eguna: 96-5-2.

Ordua. 10,54.

Zenbatekoa: 5.000 pezeta.

Arau-haustea: espaloiaren gainean aparkatzea.

Baztanen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9605393