II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M U E S
Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua
Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean jarriko dela Muesko Udalaren bulegoetan ehiza barruti publiko bat eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartuko diren lurren jabeek beren lurrak barrutian sartzeari espreski uko egin ahal diezaioten epe horren barnean.
Barrutian sartu beharreko dermioak: Mues, Sorlada eta Cabrega.
Muesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, María Reyes Monreal.
Iragarkiaren kodea: A9605454