II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, Zizur Nagusiko Udalerako hainbat materialen hornikuntza egiteko lehiaketa publikorako
Udalak 1996.eko apirilaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsia.
Esleipen. g.g.-b.ko Lehiaketan
KONTSUMO-ONDASUN MOTAK zenbat. ekonomik. parte hartzeko
urteko (Pta.) fidantza (Pta.)
Eraikuntzako materiala 1.915.000 38.300
Burdindegi, iturgintza eta pinturarako materiala 2.890.000 57.800
Ibilgailuendako erregaiak eta makineria 4.717.000 94.340
Lorazaintzako materiala 5.380.000 107.600
Garbiketarako materiala 685.000 13.700
Zurgintzako materiala 724.000 14.480
Esleipen. g.g.-b.ko Lehiaketan
KONTSUMO-ONDASUN MOTAK zenbat. ekonomik. parte hartzeko
urteko (Pta.) fidantza (Pta.)
Bulegoko materiala 1.435.000 28.700
Norbanakoaren ekipoak 621.000 12.420
Bideak seinaleztatzeko materiala 852.000 17.040
Igerilekuak eta kirol instalazioak
zaintzeko materiala 682.000 13.640
Ibilgailu eta makinetarako hainbat hornigai
eta makinak alokatzea 823.000 16.460
Kontratuaren iraupena: aurten hasi eta 1999.eko abenduaren 31ra arte, igerilekuak eta kirol instalazioak zaintzeko materialaren hornikuntza izan ezik, 1997.eko urtarrilaren 1etik 1999.eko abenduaren 31ra artekoa izanen baita.
Eskaintzak aurkezteko epea: 20 lanegun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dokumentazio pertsonal eta teknikoa irekitzea: Herriko etxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren laneguneko arratsaldeko ordu batean eginen den ekitaldi publikoan.
Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.
Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamalauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9605268