I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
130/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Osasun kontseilariak emana, Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Tekniko Aholku-emailea eratzen duena.
1990.eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduak osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzen du.
Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Gobernu Kontseiluan eta Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseiluan aurkeztu diren lan osasunaren arloko iharduketa lerroen arabera, lehentasunezko eginkizuna da Nafarroako Lan Osasuneko Plan bat prestatzea.
Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko- teknikoa egituratzen duen 1990.eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan zehazten diren aurreikuspenei jarraikiz,
AGINDU DUT:
Lehenbizikoa.-Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Tekniko Aholku-emailea eratzea.
Bigarrena.-Honako kide hauek izanen ditu Batzordeak:
Liliana Artieda Pellejero andrea.
Javier Eransus Izquierdo jauna.
Vega García López andrea.
José María Andueza Azcona jauna.
Angel Moreno Zapiráin jauna.
Fermín Fuertes Goñi jauna.
Iñaki Moreno Sueskun jauna.
Francisco Javier Peña Argüeso jauna.
José Javier Viscarret Urchulutegui jauna.
Javier Gay Perales jauna.
Idazkaria: Batzordeak idazkaria hautatuko du kideen artean.
Hirugarrena.-Batzordeak teknikarien eta aholkularien laguntza jaso ahalko du, uneoro edo aldian behin. Teknikari horiek hizpidea edukiko dute baina botorik ez dute emanen.
Laugarrena.-Honakoak izanen dira Batzordearen eginkizunak:
1. Nafarroako Lan Osasunaren diagnostikoari buruzko azterketak eta txostenak egitea.
2. Laneko osasunaren plangintzaren arloan, helburuak eta lehentasunak finkatzea.
3. Nafarroako Lan Osasunaren Planaren aurreproiektua egitea eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan, haren gobernu kontseiluan eta Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseiluan aurkeztea.
4. Plan horren ondorioz egiten diren programei buruz txostenak egitea.
Bosgarrena.-1. Batzordeak bilkura arrunta eginen du hiru hilabetetan behin, baztordeburuak deia egin ondoren, edo kide gehienek hala eskatzen dutenean.
2. Batzordea osoko bilkuran edo, bestela, lan taldeetan bildu ahalko da. Behin-betiko erabakiak osoko bilkuretan hartuko dira.
3. Batzordearen funtzionamendua Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean organo kolegiatuetarako xedatutakoari lotuko zaio, baina bere antolaketa eta funtzionamendua finkatzeko erregelamendua prestatu ahalko du.
Seigarrena.-Batzordearen eginkizuna amaituko da esleitu zaizkion aholku-emaile lanak bukatzen dituenean, eta beti ere 1997.eko abenduaren 1a baino lehen.
Zazpigarrena.-Batzordearen eta Osasun Departamentuaren arteko koordinazio funtzionala Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen bidez eginen da.
Zortzigarreena.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hemeretzian.-Osasun kontseilaria, Fernando María Puras Gil.
Iragarkiaren kodea: A9605217