II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A T A R R A B I A
Hirigintza hitzarmenaren hasierako onespena
Atarrabiako Udal honek, 1996.eko ekainaren 6an egin bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen legearen ariora Udalbatzako kideen erabateko gehiengoa zuela.
1. Atarrabiako Udal Planaren lurzoru urbanizagarri programatuko U O-3 sektorean jabego pribatuko hainbat lurzati sartzeko hirigintza hitzarmena hasiera batean onestea, behar bezala eginbideturiko testuarekin bat.
2. Hamabortz egunez hitzarmena jendaurrean paratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 141.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina eta hura barne, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunez, udal bulegoetan ikusgai jendea hartzeko egunetan eta orduetan, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak egin daitezen.
3. Hilario Eransus Olleta jaun alkateari edo legez ordezkatzen duenari esku ematea hitzarmenaren behin- betiko testua sinatzeko.
Atarrabian, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Hilario Eransus Olleta.
Iragarkiaren kodea: A9605418