II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Iruñeko San Jose hilerrirako hilkutxak eramateko jasoketa-orgatila, hondeamakina eta ekortzeko makina erosteko lehiaketa publikoa
1996.eko ekainaren 10ean, Iruñeko Udaleko alkateak ondoko ebazpena eman du:
"Ikusirik Iruñeko San Jose hilerrian hainbat iharduketa egin ahal izateko jasoketa-orgatila, hondeamakina eta ekortzeko makina edukitzeko premiaz espedientean Osasun eta Ingurugiro alorreko zuzendaritzaren oniritziaz dagoen eta haren atal den txostena, baita Parke Mugikorreko buruak hilkutxak eramateko orgatilaren egoeraz egin duen txostena, eta ikusirik, halaber, makineria hori erosteko lehiaketa publikoa zuzenduko duten baldintzen plegua, hau ere espedientean baitago, ebatzi dut:
1. Iruñeko San Jose hilerrirako jasoketa-orgatila, induskailu ttikia eta ekortzeko makina erosteko lehiaketa publikoa onestea, hura zuzenduko duten baldintzen pleguari loturik, espedientean baitago eta onesten baita.
2. 1. puntuan aipaturiko jasoketa-orgatila eta ekortzeko makina erosteko, 12.200.000 pezetako gastua baimentzea, indarra duen udal aurrekontuko 40 44300 633000 kontusailaren kargura.
3. Aurrekontuan kontusail berri bat sortzea, 40 44300623000, eta hura 7.800.000 pezetaz hornitzea, 40 44300 633000 kontusailetik (RC-2 960023237 kontabilitate agiriak) kreditu lagapena eginez.
4. Iruñeko San Jose hilerrirako, 1. puntuan aipaturiko induskailu ttikia erosteko, 7.800.000 pezetako gastua baimentzea, 3. puntuan aurrekontuan sortu den 40 44300 623000 kontusailaren kargura".
Lehiaketa zuzenduko duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago Osasun Zerbitzuen Alorraren bulegoetan, San Saturnino karrikako 2an, jendea hartzeko ordu eta egunetan.
Proposamenak, gutunazal itxietan eta ezarritako ereduari jarraikiz eginak, % 2ko fidantza ordaindu izanaren gordekinarekin eta baldintzen pleguan eskatzen den gainerako dokumentazio jatorrizko edo konpultsatuarekin batean, Udal honetako erregistro orokorrean aurkeztuko dira iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egunetan eta azken eguneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9605416