II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z U E L O
Lur baten kalifikazio juridikoaren aldaketa
Azueloko Udalak, bertako herritarren batzarreak 1995.eko urriaren 25ean egin bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen erregelamenduaren araberako quorum-a zuela:
1.-Ribaza karrikaren eta Eugenio Sánchez jaunaren etxebizitzaren artean dagoen 55 metro karratuko lur zolatuaren kalfikazioa aldatzea, ondareko ondasun izan dadin, gero trukatu ahal izateko.
2.-Hilabetez jendaurrean egotea Azueloko Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bidezko juzkatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
3.-Jendaurrean dagoen bitartean alegaziorik aurkezten ez bada, behin-betikoz onetsirik geldituko da lur horren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Azuelon, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeita bortzean. Alkate udalburua, José Manuel Díaz de Cerio Crespo.
Iragarkiaren kodea: A9605415