86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

664/1996 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Editex argitaletxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko ziklorako Gaztelania eta Literatura arlorako prestatu duen proiektu editoriala baimendu eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan dagozkion curriculum materialak erabiltzeko baimena ematen duena.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak irailaren 1ean emandako 501/95 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Editex argitaletxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko ziklorako Gaztelania eta Literatura arlorako prestatu duen proiektu editoriala baimentzea eta ikastetxeetan hori garatzen duten curriculum materialak erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu proiektu editorialetik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzura, Hezkuntza Erreforma eta Berriztapen Atalera (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Editex argitaletxera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeita batean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Angel Urtasun Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9605359